XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ez, ez, ez dut horrelakorik.
- Orduan...
- Tripakoa ez, baina poltsikokoa bai!.

PLASTIKAREN INGURUAN
- Gelako haur guztien behaketa egin, bakoitzaren ezaugarriak, elkarren artean eta beste mailetako umeekin dituzten desberdintasunak ikusiz.

- Norberaren irudiak urteetan zehar jasaten dituen aldaketa fisikoak behatu.

Behaketa hauek egiterakoan, bildu ahal izan dituen urteetan zehar ateratako argazkiak erabiliko dira.

- Familiaren argazkiak ere helburu berdinaz erabil ditzakegu: haurtzaroa, gaztaroa....

- Argazki hauen bidez hormirudi bat osatu.

- Gure eta gainerakoen irudia behatu jarrera desberdinetan, horretarako ispilua erabiliz edo argazkiak ateraz.

- Autorretratoak eta besteen erretratoak egin.

Tenperaz edo argizariz margotuko ditugu.

- Buztinez, norberak urteetan zehar jasan dituen aldaketa fisikoak egingo ditu: jaio berria, lau hankatan, zutik, jolas desberdinetan e.a.

- Ariketa berdina, baina marraztuz.

- Pertsona eta animaliak marraztu edota buztinez egin.

Abestiak
- Xoxoak galdu du burua (Herria oihuka 261 or.)
- Bihotzen deihadarra (Xirula mirula 39 or.)
- Horra hor goiko (Herria oihuka 253 or.)
- Txiki txiki txikia.

Ipuina (ulermena lantzeko)
Gorputzeko zati guztiek lan egiten dute.

Buruak pentsatu, begiek ikusi, sudurrak usaindu, bihotzak odola bidali, besoek lana, oinak ibili....

Baina zati guzti-guztiek? Ez-dakit.

Ia ia bai, eta urdailak zer? Zer egiten du urdailak ee? Jan bakarrik.

Horregatik beste guztiak haserre daude.

- Zer pentsatzen duzu? esaten dio buruak.

Ni beti pentsatzen eta pentsatzen asko nekatzen naiz.

- Zer pentsatzen duzu? esaten dio oinak.

Ni beti ibiltzen eta ibiltzen asko nekatzen naiz.